Kaixo,
Lalildis da gure lehenengo panpinari inoiz jarri ez genion izena baina aldi berean berarentzat gustatzen zitzaigun izena, beste izen batekin jaio zelako izan ez balitz. Bigarren panpina ere beste izena batekin jaio zen eta beraz ezin izan genuen Lalildis deitu. Hurrengo panpinak bai, Lalildis deitzen hasi ziren, baina aurrekoei bezala izena aldatu dakieke nahi izanez gero. Jaiotzen den panpin bakoitzak bere berezko izena izatea gustatuko liztaiguke, eta izen hau euren etxeetan harrera egiten dietenek aukeratutakoa izatea.
Zenbait oihalki zahar eta artile hondar izan ziren gure lehenengo “lalildis”-aren, horrela deitu izan ez bazen ere, ia ustekabeko jatorria. Benetako oparia izan zen. Zuzendua zegoenarentzako oparia, eta aldi berean guretzako oparia ere. Guk ikusi genuen nola jaio zen ia ezerezetik , zer izan zitekeen susmatzen genuen ideia lausotik, zer izatea gustatuko litzaigukeenetik.
Gure “lalildis”, deitzen diren moduan deitzen direla ere, oihalezko panpinak dira, betikoen modukoak baina inoiz ez bezala eginak, haietariko bakoitza berria, bakarra eta errepikaezina delako. Gure tailer txikian jaiotzen den “lalildis” bakoitza “lalildis” berria da, eta inork inoiz, ezta guk ere, ez du horrelakorik egin. Bakarra eta errepikaezina.
Gure “lalildis” guztiak eskuz eginak izan dira hasieratik bukaerararte. Emeki-emeki eskuz josiak daude. Janzten dituzten arropa guztiak geure patroiekin guk egiten ditugu, batzutan ehunduak eta bestetan moztu eta josiak. Ahal dugun heinean artile hondarrak eta erabilerarik gabeko janzki zaharrak erabiltzen saiatzen gara, bide batez bizitza berria ematen saiatuz.
“Lalidis” politak dira eta politak izan daitezen ahalegintzen gara, apaingarri moduan ere erabili ahal izateko, baina batez ere jolasteko panpinak dira. Nahi izanez gero arropak eta zapatak aldatu ahal zaizkie, baita orrazkera ere, eta hainbat osagarri gehitu dakizkieke.
Lastategiko orratza da gure tailertxoan erabiltzen dugun lan-tresna bakarrenetako bat. Tailerra gure etxean bertan daukagu, herri txiki bateko etxe bati erantsita dagoen aintzineko lastategian, alegia. Dena Gaztela Zaharrean, Ebro ibaitik oso gertu.
“Lalildis” zuen eskuetan maitasunez hartuko duzuela espero dugu, gure eskuetatik irten denean jaso duen maitasun berdinarekin.